Amarauna gune autogestionatuan laguntzeko zozketa antolatu dute

Guaixe 2020ko api. 22a, 15:19
Amarauna gune autogestionatuaren aldeko zozketako txartelak.

Produktu ekologikoen saski bat eta 10 lagunendako asteburu pasa Amaraunan zozketatzen dute.

Koronabirusak eragindako alarma egoerak jendarte guztiarengan du eragina. Baita Ziordiko Amarauna gune autogestionatua kudeatzen duen kolektiboa ere. Ziordiko komentua zen eraikina erosteko aukera sortu zaio kolektiboari eta horretarako finantza laguntza behar dute. Asmo horrekin duela aste batzuk zozketa baterako txartelak saltzen hasi ziren. Baina alarma egoerak txatelak zuzenean saltzeko aukerarik gabe utzi zituen.

Baina zozketarako txartelak saltzeko ezintasun horri buelta ematea lortu dute Amaraunakoek eta salmenta telematikoa egiten hasi dira. Bizum banku aplikazioaren bidez egin daitezke ordainketak, horretarako, 653 468 741 telefono zenbakia markatu behar da (kontzeptu gisa norberaren mugikor zenbakia jarri txartelaren argazkia bidaltzeko). Txartel bakoitzak 2,5 euro balio ditu. Ordainketa egin ondoren Amaraunekoek zozketarako zenbakiaren berri whatsapp bidez jakinaraziko dute. Bizum aplikazioa ez dutenek eta txartela erosi nahi dutenek, 679 553 734 telefonora hots egin dezakete. Mila txartel jarri dituzte salgai eta zenbaki saritua maiatzaren 10ean jakinaraziko dute, Instagram eta Facebookean bidez eginen dute zozketa. 

Erlazionatuak