Bide bat egina du Amarauna gune autogestionatuak dagoeneko eta handik makina bat jende eta kolektiboetako kideak pasatu dira. Izan ere, espazio horretan makina bat prestakuntza saio, bilera, tailer, egonaldi eta bestelakoak egin dira azken urteetan. Haren kudeatzaileei eraikina eta lurrak 320.000 eurotan erosteko aukera sortu zaie eta, horretarako, gizarte-ekimeneko kooperatiba sortu zuten: Armiarma kooperatiba. Betiko ilusioarekin proiektua orain arte bezala garatzeko.
Haren bidez, eraikinak eta lurren erosketa kolektiboa eginen dute. Horretarako, bazkide kooperatibistek ekarpenak eginen dituzte. Edozein pertsonak bere diru ekarpenak kontu-korronte batean egiteko aukera du. Eta mailegu pertsonalak ere lotzen ari dira. Abenduan erosi nahi dute aipatutako guztia eta ordainketa osatzeko falta zaien dirua crownfunding kanpaina baten bidez lortu nahi dute.
Kanpaina
Diru bilketa egiteko Armiarma kooperatibako kideek www.itsulapikoa.eus, Euskal Herriko crowdfunding plataforma, erabili dute. Astelehenean hasi eta lastailaren 15a bitartean izanen da Internet bidezko diru bilketa zabalik. Haren bidez Armiarmakoek gutxienez, 40.000 euro lortu nahi dituzte. Kopuru hobeezin gisa 70.000 euro jarri dituzte.
Halako kanpainetan ohi denez, diru ekarpenak egiten dituztenek sariak jasotzen dituzte trukean. Amarauna erosteko kanpainaren kasuan, 50 euro ematen dituenak udaberrian eginen den egun osoko festarako gonbidapena lortuko du. 100 euroren emaileek aurrekoa eta Amaraunan ekoitzitako sagardo eta zuku botila bana. 200 euro emanez gero, aurreko sariez aparte, 2 edo 4 pertsonek Amarauna espazioaz bi egunez gozatzeko aukera izanen dute. Aurrekoari egoitzan ekoiztutako barazki eta produktuen saskia gehitu behar zaio 300 euro ematen dituztenen kasuan. Eta, azkenik, mila euro ematen dutenei emanen aukera da 2 do 4 pertsonek Amarauneko espazioez gozatzea, otorduak barne. Jakina, kopuru handiagoak emateko aukera ere badago.
Diru-ekarpenak egiteko:
ES67 3035 0018 41 0180045376 kontu korrontea (Laboral Kutxa).
Harremanetarako
679 553 734 telefonoa edo amaraunaziordi@gmail.com e-posta. Informazio gehiagorako: www.amarauna.eus