Zalacaini eta sukaldari ziordiarrei aitortza Madrilen

Guaixe 2021ko mai. 11a, 13:49
Omenaldiko une bat. Argazkia: SGA.

Jesus Alegriak bere liburuaren bidez ikusarazitako sukaldariak omendu zituzten. 

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak eta Ziordiko Udalak Zalacain jatetxea zenari omenaldia antolatu zuten Madrilen atzo. Aitzakia Jesus Mari Alegriaren, Pintturen, Navarra, hasta la cocina. Historias de los grandes cocineros de Ziordia liburuaren aurkezpena izan zen. Madrilgo Gran Vian egin zen aitortza ekitaldian

Benjamin Urdiain sukaldari buru zela zabaldu zen jatetxea 1973an eta bera izan zen hiru Michelin izar eskuratzen estatuko lehena (1975ean lehenengoa, 1981n bigarrena eta 1987an hirugarrena; Europan soilik 27 zeuden). Urdiainekin batera omenaldian izan ziren haren ilobak, Jose Ignacio Urdiain eta Juan Manuel Mendibe sukaldariak. Haiekin batera Zalacain jatetxea zabaldu zuten Jesus Mari Oiarbide eta Consuelo Apalategiren iloba Carlos Oiarbide ere ekitaldian izan zen.

Argazkia: @Contarlo_

Ekitaldian izan ziren ere Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilaria eta Olatz Irizar Martinez Ziordiko alkatea. Irujok Benjamini Ziordiaren eta Zalacainen “Zeta” bana oparitu zien sukaldariei. Irizarrek, berriz, herriko armarria zuen ttattar gorri bana.