Sorginez eta sorgin ehizaz Ziordian

Guaixe 2021ko urr. 19a, 13:48

Asisko Urmenetak 'Sugarren mende' liburuaren aurkezpena eta hitzaldia eginen du ostiralean, urriaren 22, 18:30ean, Ziordiko liburutegian. 

Sugarren Mende Asisko Urmeneta eta Helena Xurio Arburua idazleak kaleratu duten dibulgazio komikia da. Liburuak Euskal Herriko sorgin ehizaren inguruan hitz egiten du, izan ere, Urmenetak azaldu duenez, dena kontatuta dagoela dirudien arren, ez da horrela. Komikia aurkeztearekin batera hitzaldi bereziak egiten ditu Urmenetak eta euskarri bisualarekin laguntzen du esandakoa. Ostiralean, hilaren 22an, 18:30ean, Sugarren mende liburua aurkztuko du Ziordiko liburutegian. 

Erlazionatuak