Kalera atera eta ziordiarrak elkartzeko aitzakia ematen du Santa Luzia egunak urtero. Aurten ere hala izan da. Udalak frontoian auzatea antolatu zuen astelehen iluntzerako. Normalean tabernen bidez ematen da, baina COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren seigarren olatuak neurriak hartzera behartu zuen udala. Aurreko urteetan kalejira eta tabernetan pintxo potea izaten da, baina egoera ikusita udalak egitaraua gutxienekora murriztu eta hura espazio zabal batean egin zuen. Eta ziordiarrek eskertu zuten. Uholdeen kontura izandako lanen ondoren, beraien buruari ongi pasatzeko denbora tarte bat eskaini zieten.