Kultura Batzordeak herri ihotea berreskuratu zuen 2019an. Hiru pertsonaia ditu ihote ziordiarrak. Batetik, pertsonaia nagusia, Zomorroa. Praka eta atorra txuria, zatak eta apainduta joaten da, eta maskara edo karatula eramaten du. Bestetik, pezkinak “mahoizko prakak eta zakua janzten ditu. Apainduta joaten da. Pertz batean errautsa eramaten du. eta, Azkenik, artzaina garai bateko artzain jantzi arrunta, baina aurpegia zikinduta du eta danborra eta zare edo saski bat eramaten ditu.
Ziordiko zortzikoa berreskuratzeko lanean ari dira; jakinarazi dutenez, horretarako “gutxi falta da”. Geroz, herriko zortzikoaren ordez, larunbatean jota eta arin-arina dantzatuko dituzte. Panpina erre
aurretik, bestalde, Altsasuko momotxorroen dantza eginen dute, izan ere, Ziordiko zortzikoaren zati bat momotxorroen dantza bezalakoa da. Hura entseatzeko gimnasioan asteazkenean elkartu ziren.
Egitaraua
- Otsailak 26, larunbata
18:30 Ihote segizioaren elkartzea, gimnasio parean. Herrian barnako kalejira eginen dute, musikaz lagunduta. Dantza egiteko hiru geldialdi eginen dituzte: goiko iturrian, ermitan eta plazan.
20:00 Dantza eta panpina erre, plazan.
20:30 Merienda, plazan. - Martxoak 1, asteartea
17:00 Mozorro kalejira eta, ondoren, txokolate jana. - Martxoak 5, larunbata
Eguerditik aurrera mozorro festa.