Kinto laukotea Ziordian

Guaixe 2023ko ots. 9a, 15:00
Ziordiko 2022ko kintoak eskean. ARTXIBOA

Otsailaren 10ean, 11n eta 12an, ostirala, larunbata eta eginda, eginen dituzte kinto ospakizunak Ziordian. Kinto segizioan dozena bat gaztek osatuko dute. Larunbatean Ziordiko zortzikoa dantzatuko dute.

2023ko kintada lau gaztez osatutako dago: Hasier Baztarrika Lizarraga, Eder Saez Martinez, Aitor Monroi Flores eta Igor Barriola Goikoetxea. 2005ean jaiotakoekin batera, kinto segizioa kinto zaharrek eta kinto gazteek osatuko dute; guztira, dozena bat.

Otsailaren 10ean, ostiralean, Errekakartea elkartean bazkaltzera elkartuko dira. Ondoren, poteoan arratsalde pasa eginen dute afalordura arte. Altsasun parrandarekin jarraituko dute.

Otsailaren 11n, larunbata, baserritarrez jantzita eguerdian kalera aterako dira kinto eskeari ekiteko. Etxez etxeko eskean txaranga izanen dute lagun. Bazkal garairaino ariko dira eskean eta 14:00ak aldera kintoak ospatuko dituzten gainotzeko herritar guztiekin elkartuko dira, plazan, eta bertan Ziordiko zortzikoa dantzatuko dute. Nahi duen guztiak parte har dezake dantzan. Ondoren, kintoak elkartean bazkalduko dute. Bazkaldu ondoren, herrian poteoa eginen dute eta Altsasura joanen dira bertako kintoak ikusi, afaldu eta parrandarekin jarraitzera.

Otsailaren 12an, igandea, lasaiago ibiliko dira Ziordiko kintoak; ospakizunekin amaitzeko herriko tabernan bazkalduko dute.