2021ko urte amaieran biltzen eta entseatzen hasi ziren Sakanako zenbait musikari gazte, eta 2022. urtean mustu zuten Eztanda Txaranga. Dagoeneko hainbat herritan izan dira festak girotzen, eta uztailaren 14an, ostirala, 20:00etatik aurrera, herriko festarik ez baina Etxaleku Tabernan jai giroa sortuko du gazte txarangak.
Etxaleku Tabernak uztaileko ostiral arratsaldetarako egitarau anitza antolatu du. Eztanda Txarangaren emanaldiaren ondoren, uztailaren 21ean, Chuchin Ibañez mariatxiaren kontzertua izanen da eta uztailaren 28an Mano Lenta musikariaren eta DJ Miamiren emanaldiak izanen dira.