Benjamin Urdiain hil da

Guaixe 2023ko ira. 5a, 14:37

Benjamin Urdiain Mendoza, etxeko atarian. ARTXIBOA

Sukaldari ziordiarra agorrilaren 14an zendu zen, gastronomiaren munduan ibilbide luze eta emankorra egin ondoren.

Benjamin Urdiain Mendoza 84 urte zituela hil zen Madrilen. Sukaldari ezaguna, Zalacain jatetxean lanean zela, estatuan 3 Michelin Izar lortzen lehena izan zen. Urdiainek Gastronomiako Sari Nazionala lortu zuen 1981ean. 1995ean Ziordiko seme kutun izendatu zuten. 2002an, Nazioarteko Gastronomia Akademiaren Memoire et gratitude saria jaso zuen Lyonen, sukaldari batendako sari garrantzitsuena. Madrilgo Erkidegoko Gastronomia Saria jaso zuen Toda una vida kategorian 2017an. Urte horretan Gastronomiako Sari Nazionalerako ere izendatua izan zen kategoria berean.  2022ko ekainean, omenaldia jaso zuen Ziordiako beste sukaldari batzuekin batera Iruñean, ostalaritza eta turismo sektorearen eskutik.