Zomorro, pezkin eta artzainak dira Ziordiko herri ihoteetako pertsonaiak. Zomorroa praka eta atorra tuxriak, zatak eta apainduta joaten da. Kalean aurpegia estaltzen du. Pezkiank mahoizko prakak eta zakua janzten ditu, eta zintaz apaindutako txanoa eramaten du, eta perts batean errautsa eramaten du. Azkenik, artzainak garaiko artzain jantzi arruntez jantzita doaz, eta aurpegia zikina eramaten dute. Aldean danborra edo saskia bat dute. Hirura otsailaren 3an, larunbata, Ziordiko kaleetatik aterako dira ihoteak ospatzera.
2024ko Ziordiko inauterietako egitaraua
Otsailak 3 larunbata
Herri ihoteak
15:00 Herri bazkaria, elkartean.
18:30 Zangitu fanfarreak alaitutako kalejira, gimnasiotik abiatuta. Geldialdiak Goenkalden eta ermita ingurua, jota eta porrusalda dantzatzeko.
20:00 Zortzikoa eta panpinaren erretzea, plazan.
20:30 Gazta eta txorizo merienda, plazan.
Otsailak 17 larunbata
Hiri ihoteak
14:30 Kuadrillen bazkariak.
Ondoren, mozorroen poteoa.