Aurten bi gazte ziordiar dira kintoak: Nahia Lumbreras Ruz eta Iratxe Lapuente Perez. Baina haiek ez dira kinto ospakizuneko protagonista bakarrak kinto zaharrek eta kinto gazteek haiekin bat eginen baitute. Otsailaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, izanen dira kinto ospakizunak, eta irauten dituen bitartean baserritarrez jantzita ibiliko dira kintoak.
2024ko Ziordiko kintoen egitaraua
Otsailak 9 ostirala
15:00 Bazkaria, elkartean. Ondoren, poteoa.
22:00 Afaria, elkartean. Segituan Altsasura, parrandara.
Otsailak 10 larunbata
11:30 Kinto eskea etxez etxe. Dirua ematen dutenei zahatoa eskainiko diete. Errondan musika lagun izanen dute.
13:30 Zortzikoa, plazan. Ondoren, poteoa. Herriko kintada guztien eguna da.
15:00 Bazkaria, elkartean. Ondoren, poteoa.
22:00 Afaria, Altsasun. Ohi denez, kintoek aurreko kinto zaharrak gonbidatuko dituzte. Altsasun parranda eginen dute.
Otsailak 11 domeka
15:00 Bazkaria, Urbasa tabernan. Ondoren, poteoa.
22:00 Afaria, elkartean.
24:00 Tolosako inauterietara.