Otsailaren 22an, larunbata, ospatuko dituzte ihoteak ziordiarrek. Herri ihoteetako pertsonaiak izanen dira herrian nagusi: zomorroak, pezkinak eta artzainak. Zomorrek praka eta ator txuriak, eta zatak janzten dtizuten, eta apainduta joaten dira. Aurpegia estaltzen dute ere. Pezkinek mahoizko prakak eta zakua janzten ditu, baita zintaz apaindutako txanoa darama ere, eta perts batean errautsa eramaten du. Bestetik, aratzainak garai bateko artzainez jantzita doaz, aurpegia zikinduta dutela. Danborra edo saski bat daramatzate.
Martxoaren 8an ihoteen alde urbanoena edo Piñata ihotea ospatuko dute ziordiarrek; kuadrillaka denetariko mozorroekin kalera aterako dira, eta bazkaldu ondoren, poteatzera aterako dira berriz.
2025eko Ziordiko ihoteak
Otsailak 22 larunbata
Herri ihotea
18:30 Kalejira herritik zehar, gimnasiotik.
20:00 Zortzikoa dantzatu eta panpina erre, plazan.
20:30 Merendua, plazan.
21:00 Boletus Rumberusekin dantzaldia.
Martxoak 8 larunbata
Hiri ihotea edo Piñata
Eguerdian mozorrotutako kuadrillak aterako dira. Ondoren, bazkalduko dute, eta arratsaldean poteatzen ariko dira.