"Iritsi dira 2025eko festak". Irailaren 4an hasiko dira Ziordiko festak, osteguna, eta astelehenera arte iraunen dute. Ziordian herritarrez osatutako Jai Batzordeak antolatzen ditu festak, eta egitaraurik "anitzena" antolatzen saiatu dela azaldu du programako agurrean. "Hortaz, ekintza ezberdinetan parte hartzera eta herriko kaleak zoriontasunez betetzera gonbidatzen zaituztegu". Festetan "giro ona eta errespetua denon ardura" dela gogoratu du batzordeak, baita erasorik gabeko festak izaten jarraitu nahi dutela ere. 37.700 euroko aurrekontua izan dute.
Irailaren 8an, astelehenean, 13:00etan, paella lehiaketa antolatu dute eta batzordeak tipula, piper berde eta gorriak, baratxuria, olioa, gatza, tomatea, arroza, oilaskoa, salda eta piperrautsa banatuko dituela jakinarazi du. Talde bakoitzak sukaldeko tresnak eraman beharko ditu, eta parte hartzaile bakoitzak epaimahaiari platera aurkeztuko dio. Lehenengo saria gazta bat izanen da, eta bigarren saria ardo botila bat. Bestetik, programan suziriak botako diren ekimenak ikur batekin nabarmendu dituzte, eta gaizki pasatzen duen norbait gertu izanezn gero udaletxeko sarrera zabalik egonen dela jakinarazi du ere batzordeak.
Jai Batzordeak ez ezik, Ziordiko Gaztetxeak ere festa egunetarako egitaraua antolatu du.
2025ko Ziordiko festak
Irailak 4 osteguna
15:00 Herri bazkaria, gaztetxeak antolatuta.
19:00 Txupinazoa.
19:10 2024an jaiotako haurrei zapia eta herriko helduei omenaldia.
19:15 Playback herriko gazteek prestatutako koreografiekin.
19:30 Palestinarekin elkartasun argazkia, Yala Nafarroaren eskutik.
Txaranga Ezkarre.
21:30 Herri afaria, plazan.
00:00 - 03:00 DJ Txumari.
Irailak 5 ostirala
Haurren eguna
12:00 – 14:00 Atracciones Sanz jolas parkea, frontoian.
14:30 Haurren bazkaria, elkartean.
16:00 – 18:00 Atracciones Sanz jolas parkea, frontoian.
18:45 Frontenis txapelketaren finala, gaztetxeak antolatuta.
20:00 Auzatea, plazan.
Karro poteo kalejira, gaztetxeak antolatuta, gaztetxetik.
22:00 Zezensuzkoa.
22:30 Kontzertuak, plazan: La Txama eta Dinamita.
00:00 DJ gaua, gaztetxeak antolatuta, gaztetxean: MC Flurry, Apao, Guridi eta Morti.
01:30 – 04:30 Boletus Rumberus DJak, plazan.
Irailak 6 larunbata
10:00 3x3 saskibaloi txapelketa eta jaurtiketa lehiaketa, parkean.
12:00 Ibilgailu klasikoen kontzentrazioa, plazan.
16:00 – 18:00 Txirrindularitza proba, Burunda Txirrindulari Taldeak antolatuta.
18:45 Etorkizuna Dantza Taldearen emanaldia, plazan.
20:00 Auzatea, plazan.
Xaukena Elektrotxaranga, herritik zehar.
22:00 Zezensuzkoa.
23:00 Nonbait erromeria, plazan.
Irailak 7 igandea
12:00 Lopenea ganadutegia, parkean.
13:00 A Toda Madre Mariatxi taldearen kontzertua, plazan.
18:00 Gora Musika, plazan.
20:00 Auzatea, plazan.
DJ Txumari,plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 02:00 DJ Txumari, plazan.
03:00 Karaokea, gaztetxeak antolatuta, gaztetxean.
Irailak 8 astelehena
Adinduen eguna
09:00 Aurorak, herritik zehar.
10:00 Adindunei bisita musikala.
12:00 Meza.
12:30 Jubilatuen luntxa.
13:00 Voces Navarras taldearen kontzertua, plazan.
13:00 Paella txapelketa, plazan.
17:300 Pilota partiduak, frontoian.
19:30 Joselu Anaiak, plazan.
20:00 Auzatea.
21:00 Zezensuzkoa.
21:30 Herri afaria.
22:00 – 23:00 Joselu Anaiak eta Gaixoa ni, plazan.
00:00 Festetan eroritakoei omenaldia, gaztetxeak antolatuta.
01:00 Azken entzierrikoa, gaztetxeak antolatuta.