Gorka Izagirre eta Jorge Azanza txirrindulari ohiak eta Ailetz Lasa txirrindulariaren anaia Unaik piztu zuten festen hasierako etxajua. Izan ere, Lasa Tavira taldearekin lehiaketa batean parte hartzen ari da Protugalen. Etxajua lehertu ondoren udalak joan zen urtean jaio ziren bi haurrei harrera egin eta festetako ttattarrak banatu zizkien: Xabat Resano Saez eta Uhaitza Aizagirre Cueli. Herriko adinduenek ere jaso zuten aitortza: Ruperta Gamiz Quintana, 97 urtekoa, eta Juan Miguel Gonzalez Perkaz, 91 urtekoa. Azken hori bere emazte Martina Navarro Osterizekin, 86 urte, herriko bikote adinduena da. Omenaldien ondoren Palestinarekin elkartasuna adierazteko herri argazkia egin zuten. Eta Sakana Harrera Haranak hilaren 13rako Altsasun deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu zuten.
Erreka-artean elkartea arduratzen da festen antolakuntzaz. Aurten festak antolatzeaz Ruben Izko Fuste, Iurgi flores Mendia, Laurent Chauvin, Juan Carlos Gastaminza Barea, Ainhoa Rubio Mendoza eta Naroa Barriola. Festek 37.000 euroko aurrekontua dute.