egitaraua

Ihote goiztiarrenak

Guaixe 2026ko urtarrilaren 23a

2025ko Ziordiko ihoteetan zomorroak, pezkinak eta artzaiak dantzan. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 31n, larunbata, zomorroek, pezkinek eta artzainek Ziordiko kaleak hartuko dituzte. 

Sakanako lehenengo ihoteak izanen dira Ziordiko karnabalak: ilbeltzaren 31n, larunbata, ospatuko dituzte. Heri ihoteetako pertsonaiak izanen dira protagonista nagusiak: zomorroak, pezkinak eta artzainak. Zomorrek praka eta ator txuriak, eta zatak janzten dtizuten, eta apainduta joaten dira. Aurpegia estaltzen dute ere. Pezkinek mahoizko prakak eta zakua janzten ditu, baita zintaz apaindutako txanoa darama ere, eta perts batean errautsa eramaten du. Bestetik, artzainak garai bateko artzainez jantzita doaz, aurpegia zikinduta dutela. Danborra edo saski bat daramatzate. Ziordiarrak ihoteetan parte hartzera animatu dituzte antolakuntzatik. 

Mozorro kalejira 19:00etan hasiko da, baina aurretik kuadrillen bazkarian bilduko dira ziordiarrak. Duela zenbait urte berreskuratu zuten herriko zortzikoa dantzatuko dute behin plazara iristen direnean, eta panpina erreko dute. Ondoren, bokatada eginen dute elkartean; txartelak Urbasa tabernan daude salgai ilbeltzaren 28ra arte (asteazkena). Ihote eguna Boletus Rumberus disko jartzaileekin amaituko dute. 

2026ko Ziordiko Karnabalak

Ilbeltzak 31 larunbata

Eguerdian, kuadrillen bazkariak. 

19:00 Kalejira herrian zehar, gimnasiotik. 

20:00 Zortzikoa dantzatu eta panpina erre, plazan. Ondoren, merendua. 

21:30 Bokatada, elkartean. 

22:30 Boletus Rumberusekin dantzaldia.