Bidean lau geldialdi egin zituzten, eta haietan jota eta porrudalda dantzatu zituzten. Ihote segizioa plazara iritsi eta han Ziordiko zortzikoa dantzatu zuten. Ohi bezala panpinari su eman zioten. Plazan bildutakoek merendua dastatzeko aukera izan zuten. Ondoren, Errekarkatea elkartean ogitarteko jana eta dantzaldia izan zen Boletus Rumberus Dj-ekin.