Kinto asteburu ziordiarra

Guaixe 2026ko otsailaren 9a

Kinto segizioak lau gaztek osatu zuten. Adin guztietako kintadak ospatu ziren larunbatean, otsailaren 7an. 

Aurten bi ziordiar gazte izan dira kintoak: Urtzi Gartzia Sanchez eta Haize Eroa Santos. Kinto segizioa kinto gaztek eta kinto zahar banak osatu zuten. Laukotea izan zen ospakizuneko protagonista. Haiek antzematea erraza izan zen baserritarrez jantzita egon zirelako ospakizunean zehar. Larunbateko kinto eskean trikitilaria eta pandero jolea izan zituzten aldean. Etxez etxeko eskean eskuzabala zenari zahatoa eskaini zioten, ardo trago bat ken diezaion. 

Zortzikoa ongi dantzatzeko entseatzen egon ziren aurreko bost astetan, astearte eta ostegunetan. Aurreneko egunean Xabier Bengoetxea Ijurra irakaslea haiekin izan zen, oinarria finkatzeko. Baina ordutik euren kabuz moldatu dira, bideo batekin. Dantza ere ez zaie arrotza, joan zen urtean dantzatu baitzuten eta gogoratzen zutela azaldu zuten. Gainera, fresko dute, ihoteetan dantzatu baitzuten. Larunbatean zortzikoa dantzatzera ere zen kinto bikotea. Ohi denez, nahi zuten ziordiar guztiek batuko zitzaizkien dantzara. Izan ere, kinto protagonistekin batera, Ziordiko gainerako kintada guztiek ere beraien eguna ospatu zuten larunbatean. Giro polita sortu zen herrian. Kintoek, gazte ziordiarrekin batera, Araian bazkalduko zuten eta gauean Altsasun egin zuten parranda. Ostiralean hasitako ospakizuna domekako bazkariarekin despeditu zuten.