Sakanako aurreneko ihote ospakizuna Ziordikoa izan zen, herri ihotea. Ilbeltzaren 31n zomorroak, pezkinak eta artzainak atera ziren. Ihote garaia despeditzeko, atzera ere, mozorroak jantzi zituzten ziordiarrek. Oraingoan hiri ihotea ospatu zuten. Mozorro festa eguerdian hasi zen, poteoarekin, eta majo bazkaldu ondoren, parrandan segitu zuten.