Martxoaren 6an, ostirala, 18:30ean, Bertso eskolatik plazara saioa izanen da, Ziordiko elkartean: eskarmentu handiko bertsolariak hasiberriekin bat eginen dute oholtzaren gainean bat eginen dute. Hortaz, Endika Legarra Nuin, Ekain Alegre Gil, Saats Karasatorre Martinez, Idoia Granizo Uribarrena, Mattin lazkoz Etxebeste, Xabier Arkauz Lazkano, Enaitz Hernaiz Ollo, Oneka Gastameinza Perez, Aner Arkauz Lazkano, Maddi Barandiaran Leitza eta Xumai Izagirre Ormazabal bertsolariak ariko dira, Jon Arratibel gai jartzailearen esanetan. Saioa amaituta, Ziordiko Udalak eskainitako mokadutxoa izanen da.
ots 19 Sakana