Hau, hori, (h)ura ipuina aurkeztu zuen Ixabel Agirrexarobek; lana Udalbiltzaren euskarazko sormena sustatzeko Geuretik sortuak programaren barruan egin zuen idazleak; hortaz, aurreko urteko maiatzean, ekainean eta uztailan sormen egonaldiak egin zituen Ziordian eta Asparrenan, eta bertan sortutakoaren emaitza da ipuin berria.
Errekak gaia hartu zuen Agirresarobek Geuretik sortuak programan proiektua aurkezteko orduan: "Errekak eta horren inguruan herri bakoitzean ea zer dagoen", azaldu zuen idazleak GUAIXEn egindako elkarrizketan.
Ziordia oso herri bizia dela esan zuen Agirresarobek. Egonaldia egin zuen bitartean "testigantzak" hartu zituen, eta herriarentzat eta herriarekin ekimenak egin zituen ere. "Herriak oso ondo hartu ninduen. Kuadrillak ezagutu nituen". Elkartera joaten zen "koaderno eta boligrafoarekin", eta beraien kontuak entzuten zituen. Emakumeekin ere elkartu zen, eta "zoragarri" hartu zutela esan zuen. Entzundakoa ipuinean jaso du, "gauza politak izan ziren"