frontenisa

Ziordiko Gaztetxeko Frontenis Txapelketa, ate joka

Guaixe 2026ko apirilaren 30a

Bigarren edizioan 32 bikotek parte hartzea nahi dute, lau bikoteko taldeak osatzeko eta ligilla jokatzeko. 

Ziordiko gaztetxeak II. Ziordiko Frontenis Txapelketa antolatu du, bi mailetan: luze (7) eta motz (4). Txapelketa Ziordiko frontoian jokatuko da, ahal dela ostiraletan edo, bestela, partidua jokatuko duten bikoteek adosten duten egunean. Bikoteek izena ematea zabalik dute maiatzaren 15era arte gaztetxearen instagramean (@ziordikogaztetxea) edo ziordikogazteasanblada@gmail.com epostan;  bertan parte hartzaileen izen abizenak, bikotearne izena eta telefnoo zenbaki bat aipatu beharko dira. Dena dela, aurtengo edizion 32 bikotek parte hartzea nahi dute, horrela lau bikotekko taldeak sortuko dituzte eta "ligilla" antzeko bat jokatu.