Igerilekuak berritzeko lanak emateko bigarren deialdia egin du udalak

Guaixe

Ziordiko igerilekuak. ARTXIBOA

Aurrenekoan ez zen eskaintzarik aurkeztu. 

Ziordiko Udalak igerilekuak legedira egokitzeko lanak eman nahi ditu. Horretarako obra emateko deialdia egin zuen agorrilean. Baina enpresa batek berak ere ez zuen eskaintzarik aurkeztu. Udalak, atzera ere, lanak emateko deialdia egin du. Eskaintza egin nahi duen enpresak lastailaren 18ko 12:00ak arteko epea izanen du bere proposamena aurkezteko. Kontratuak 427.758,18 euroko (BEZik gabe) balioa du. Obra egin nahi duen enpresak lanak maiatzaren 1erako despeditu beharko ditu.