Igerilekuak berritzeko lanetarako aurrekontua handitu egin du udalak

Guaixe

Ziordiko igerilekuak. ARTXIBOA

Aurreneko bi deialdietan ez zen eskaintzarik aurkeztu. 

Ziordiko Udalak igerilekuak legedira egokitzeko lanak eman nahi ditu. Horretarako obra emateko deialdia egin zuen agorrilean eta lastailean. Ez batean ez bestean enpresa batek berak ere ez zuen eskaintzarik aurkeztu. Udalak, atzera ere, lanak emateko deialdia egin du. Eskaintza egin nahi duen enpresak azaroaren 11ko 23:59ak arteko epea izanen du bere proposamena aurkezteko. Kontratuak 513.309,77 euroko (BEZik gabe) balioa du, aurreko bi deialdietan baino 85.551,59 euro gehiago. Obra egin nahi duen enpresak lanak maiatzaren 1erako despeditu beharko ditu.