Udako solstizioko ospakizunak garbitoki zaharraren ondotik frontoira aldatuko dituzte zuhatzuarrek. 19:00ak aldera jarri dute hitzordua. Lehen-lehenik beharrezko prestaketak egin eta sua piztuko dute. Otamenaren garaia 20:00ak aldera izanen da. Sutan txistorra, sardinak eta bestelakoak prestatuko dituzte. Indarrak hartuta su gainean salto egiteko aukera izanen du nahi duenak. Txalaparta eta bestelako musika tresnen doinuak lagunduta eginen dute gaualdia.