Sua pizteko prest

Herri sarreran piztuko dute sua.

Zuhatzuarrek udako solstizioko ospakizunak autobus geltoki parean eginen dituzte. 19:00etan  ospakizunaren protagonista izanen den sua prestatuko dute, ondoren hura pizteko. 20:00ak aldera otamena izanen dute zuhatzuarrek, sutan ondutako txistorra, sardinak eta bestelako jatekoak dastatuko dituzte. Gero su gainean saltoka aritzeko garaia izanen da. Akordeoilaria izanen da giroa alaitzen.