Zuhatzuko Kontzejuak bere jabetzakoa den etxe batean gizarte egokitzeko lanak emateko deialdia egin du. Obrak 112.627,84 euro (BEZ barne) aurrekontua du. Inbertsioari aurre egiteko Zuhatzuko Kontzejuak Cederna-Garalur elkartearen 60.000 euroko dirulaguntza du. Kontratua eskuratzen duen enpresak bost hilabete izanen ditu egin beharrekoak despeditzeko. Aurreneko deialdian enpresa batek berak ere eskaintzarik aurkeztu ez zuenez, kontzejuak berriro deialdia egin du.