Martxoaren 10ean, igandea, Andiako Zunbeltzeko benta zenetik abiatuko dira mendizaleak.
Martxoaren 10ean, igandea, haurrendako eta gazteendako berdintasunean hezteko gunea izanen dira, Etxarri Aranazko plazan, Emakumearen Egunaren harira.
Otsailaren 23an, ostirala, 'Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte' erakusketa mustu dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da. Horren hariran, otsailaren 27an, asteartea, haurrendako tailerra izanen da.
Martxoaren 8aren harira Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu: hil osoan zehar erakusketa izanen da; 3an, kafe solasaldia eta antzerkia; 6an, zinema ateraldia; 8an, mobilizazioa; 10ean, ipuin musikatua, eta 16an, ipuin kontalaria eta afaria eta antzerkia.
Martxoaren 8aren Emakumearen Nazioarteko egunaren harira egitaraua prestatu dute Etxarri Aranatzen: martxoaren 1etik 15era erakusketa izanen da, liburutegian; hilaren 1ean 'Derechos humanos de las humanas' dokumentala izanen da, eta 8an elkarretaratzea.
Martxoaren 7an eta 10ean, osteguna eta igandea, Aviles Lila zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 7an, 10ean eta 11n, osteguna, igandea eta astelehena, Alexander Payne zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Emakumearen Egunaren harira kafe solasaldia eta kartelgintza antolatu du Arakilgo Emakume Taldeak, Satrustegin. Martxoaren 10ean, igandea, zineforum saioa eginen dute, Ihaberren, eta apirilaren 13an, larunbata, emakumeen bazkaria.
Martxoaren 9an, larunbata, txirrindularitza taldearen talde mistoa Ergoienara joanen da, eta martxoaren 10ean, igandea, BTT taldeak Larregoikora irteera eginen du.
Martxoaren 9an eta 10ean, larunbata eta igandea, Sakanako Haize Berriak musika bandak, Eva Azpilikueta antzerkigileak eta Dantzarima dantza taldeak ipuin musikatuaren mustutzea eginen dute, Altsasuko Iortia kultur gunean eta Irurtzungo Bi Aizpe frontoian, hurrenez hurren.