Urriaren 26an, larunbata, zenbat iturmendiarrek Iturrock jaialdiaren bigarren edizioa antolatu dute Eztanda Irratiaren, Iturmendiko Gazte Asanbladaren, Aitzkozar elkartearen eta udalaren laguntzarekin. Txalainak, Barrena eta Hasta la Polla tributu taldeak eta Muga Zero taldea egonen dira. Eguraldi txarraren aurreikuspenak direla eta, jaialdia Iturmendiko frontoian izanen da. Iturrock 2024 12:00 Jolasak.13:00 Frito-pote.15:00 Bazkaria (12 euro). Ondoren, bingo musikatua. 20:00 Txalainak; Hertzainak taldearen tributu akustikoa. 23:30 Barrena; Barrikadaren tributua. 01:00 Muga Zero. 02:30 Hasta la Polla; La Polla Recordsen tributua. Ondoren, musika Gaztetxean.
Urriaren 26an, larunbata, 3D Inprimagailuak ikastaroa izanen da, 18:00etatik 20:00etara, Altsasuko Intxostiapunta gunena: "Badakizu gai zarela zeure objektuak sortzeko 3D inprimagailu baten bidez? Objektu bat sortzeko, diseinatzeko eta modelatzeko prozesu guztia segituko duzu objektua inprimatu arte. Baita saretik diseinuak eskuratzeko eta partekatzeko aukera ere". Ikastaroa Sarean Euskaraz programaren barruan eginen dute, eta aurretik izena eman behar da sareaneuskaraz.eus webgunean.
Urriaren 26an, larunbata, Pikuberfest garagardo azoka ospatuko dute Irurtzungo euskal txokoan. Alemanian ospatzen den Oktoberfesten antzera, Pikuxarren hainbat garagardo aukera izanen da.
Urriaren 26an, larunbata, Primital Brothers ahots laukotearen, soinu onomatopeikoen bidez umorez eta musikaz beteriko emanaldia emanen du, 19:00etan, Olatzagutiko kultur etxean. Ikuskizunak 2019ko Avignongo Antzerki Jaialdian publikoaren musika ikuskizun onenaren saria jaso zuen. Olaztiko kontzerturako sarrerak 6 eurotan eros daitezke, aurretik erosita, Olaztiko Udaleko webgunean edo kultur etxean, eta 8 eurotan egunean bertan kultur etxeko txarteldegian.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 24an eta 27an, osteguna eta igandea, Dani de la Orden zinemagilearen Una casa en llamas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto txikian. Sinopsia: Montse oso hunkituta dago familia guztiarekin asteburu bat pasatzear dagoelako Cadaquesen. Aspaldi dibortziatuta dago, bere bikotekide ohiak bikote berria du, seme-alabak hazi egin dira eta aspaldi ari dira bere bizitza egiten. Montseri ezerk eta inork ez dio lortuko gogoak izorratzea; denbora gehiegi dago une honen zain, denbora gehiegi amesten duela berarekin: asteburu hau bai edo bai asteburu aproposa izango da..., horretarako dena erre behar badu ere. Fitxa artistikoa: Emma Vilarasau, Enric Auquer,Maria Rodriguez Soto, Alberto San Juan, Clara Segura, Jose Pérez-Ocaña, Macarena Garcia, Flavio Marini, Noa Millan, Zoe Millan, Jose Perez Ocaña. Saioak: Urriak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euor). Urriak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Hizkuntza: jatorrian katalanez.
Urriaren 24an, 27an eta 28an osteguna, igandea eta astelehena, Pedro Almodobar zinemagilearen eta Julianne Moore eta Tilda Swinton protagonizatzen duten La habitación de al lado filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Sinopsia: Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biak aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha gerrako erreportari. Bizitzaren zirkunstantziek banandu egin zituzten, eta, urte askotan kontakturik izan gabe egon ondoren, berriz ere muturreko egoera batean aurkitzen dira... Saioak: Urriak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Urriak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.
Urriaren 25ean, ostirala, euskaraz, eta 26an, larunbata, gaztelaniaz, Emakume baten borroka eta metamorfosia (Lucha y metamorfosis de una mujer) antzezlanaren emanaldia izanen da, 19:30ean Iortia kultur gunean.Edouard Lousen eleberriaren egokitzapena, amari duintasuna publikoki itzultzeko beharrezko berrelkartze hunkigarria. Eneko Sagardoy aktore bizkaitarra da protagonista, Lucía Quintana y Vito Rogado aktoreekin batera; seme baten eta haren amaren arteko elkarrizketa da antzezlanaren oinarria. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke; gaztelaniazko saiorako oso sarrera gutxi gelditzen dira.