Ilbeltzaren 11ra arte jaiotza egile sakandarrek egindako artelanak ikusgai izanen dira, Olatzagutian. Dozena bat dioramaren bidez Jesusen jaiotzako hamabi pasarte kontatzen dituzte.
Urtarrilaren 11n eta 18an, igandeak, Altsasun eta Lakuntzan, hurrenez hurren, Haize Txikiak bandaren kontzertuak izanen dira. Altsasuko kontzertua Iortia kultur gunean izanen da, 13:00etan, eta sarrerak 3 eurotan eros daitezke kultur guneko webgunean edo txarteldegian. Lakuntzako kontzertua Sansaastin festen barruan izanen da, 12:00etan, kultur etxean. Sakanako musikari gaztetxoak bost egunez entseatzen egon dira Mario Fernandinoren gidaritzapean.
Urtarrilaren 8an eta 11n, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean hurrenez hurren, François Ozon zinemagilearen El Extranjero filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: 1930ko hamarkadako Aljerian Meursault frantsesak erabateko axolagabetasuna erakusten du bizitzaren aurrean, absurdua eta helezina gertatzen zaiola eta, beraz, bere inguruan arrotz sentitzen da. Emanaldiak: Urtarrilak 8, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5,5 euro). Urtarrilak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 6 euro; egunean, 7 euro).
Urtarrilaren 8an, 11n eta 12an, osteguna, igandea eta astelehena, Rebecca Zlotowski zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Lilian Steiner psikiatra ospetsuak ikerketa pribatu bat hasi du paziente baten heriotzari buruz; uste du hil egin dutela. Emanaldiak: Urtarrilak 8, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5,5 euro). Urtarrilak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 6 euro; egunean, 7 euro). Urtarrilak 12, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5,5 euro).