Ilbeltzaren 29an, osteguna, eta otsailaren 1ean eta 2an, igandea eta astelehena, Isaki Lacuesta eta Elena Molina zinemagileen Antonio Flores abeslariaren istorioa kontatzen duen Flores para Antonio filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Alaba batek bere aita nor izan zen argitu nahi du. Aita musikari ospetsua zen eta 8 urte zituela hil zen. Antonio Flores da bera, eta Alba Flores aktorea bere alaba. Albak kantatzeari utzi zion Antonio galdu zuenean, eta orain bere ahotsa eta historia berreskuratzeari ekingo dio, lehen aldiz senide eta lagunei galdetuz. Emanaldiak: Ilbeltzak 29, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Otsailak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Otsailak 2, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 6 euro).
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |