Azaroaren 21ean, larunbata, 18:00etan, Olazti kultur etxean 53X antzezlana izanen da, Euskarabideak abenduaren 3an izanen den Euskararen egunaren harira antolatutako Gora Gora Fest! egitasmoaren barruan. Gazteen telesailetako pertsonaietan eta lengoaian inspiratuta dago; nerabe talde bat da protagonista, adin tarte horrek dituen gora beherekin. Komedia eta drama uztartzen ditu. Besteak beste, Enara Urra antzezle irurtzundarrak parte hartzen du. Sarrera doakoa da. Argazkia: TDIFERENCIA
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||