Maiatzaren 7an, larunbata, 11:00etan, Herriko sekretuaren bila haur eta nerabeendako ihes gela izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean, martxoaren 8 Emakumearen nazioarteko egunaren harira Etxarri Aranazko Udalak antolatua eta Sakanako Mankomunitatearen Berdintasun zerbitzuaren programaren barruan. Aurretik izena eman behar da kultura@etxarriaranatz.eus helbidean edo 6060 239 008 telefonoan. Herriko gaztetxoek lehentasuna izanen dute.
Martxoaren 7an, larunbata, 18:00etan, Amama irrifarreen ondarea antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean: Leak amama bat nahi du, eta bilatzen saiatuko da. Martoxaren 8 Emakumearen nazioarteko egunaren harira Etxarri Aranazko Udalak antolatuta eta Sakanako Mankomunitatearen Berdintasun zerbitzuaren barruan. Sarrera doakoa izanen da.
Martxoaren 7an, larunbata, 18:30ean, Garazi San Martinen Iruzurgilearen showa izanen da, Lakuntzako kultur etxean. Jaiak, musika, barre algarakak eta herri fesetako zeregin banaketa deserokatuen inguruko kritika azidoa eta umorea barneiltzen duen euskarazko bakarrizketa feminista da, eta Martxoak 8 Emakumeen nazioarteko egunaren harira Lakuntzako Udalak antolatu du eta Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak antolatutako programaren barruan dago.
Martxoaren 7an, larunbata, 19:00etan, Artedrama eta Axut konpainiak elkarlanean sortutako Nor naizen baneki antzezlanaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Sendaberri zirkuituaren barruan: Nortasunari, oroimenari eta niaren eraldaketari buruzko proposamen kezkagarria, etentgabe eraldatzen den mundu batean. Donostiako Antzerki Jaialdia mustu zuten eta Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs dira testuaren egileak. Emanaldia euskaraz izanen da, eta sarrerak 10 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.
Martxoaren 7an, larunbata, 19:00etan, Bingo eguna antolatu du Maisuenea Gaztetxeak. Kartoiak 2 eurotan erosi ahalko dira.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 8aren harira Itaiak hainbat ekimen antolatu ditu, Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelopean. Otsailaren 27an, ostirala, 17:30ean, Lakuntzako kultur etxean, Tertulia eta estanpazio tailerra eginen dute; otsailaren 28an, larunbata, 18:00etan, Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamenak hitzaldia eginen dute, Altsasuko Gure Etxean, eta martxoaren 7an, larunbata, Atsasuko Zumalakarregi plazan, 11:30ean, Graffiti tailerra eta 18:00etan Gorputz adierazpen tailerra eta merendua, eginen dute, Mojen gimnasioan. Bestetik, martxoaren 5ean, osteguna, Las buenas compañías filmaren zineforum antolatu du Itaiak, 17:30ean, udaletxeko ganbaran. Martxoaren 6an, ostirala, 18:00etan, Zergatik aterako gara kalera M8an? hitzaldia eginen dute, Olaztiko kultur etxean. Martxoaren 8rako mobilizazioak deitu dituzte 12:00etan, Lakuntzako plazan, eta 13:00etan Altsasuko Foru plazan.