Martxoaren 12an, osteguna, 17:30ean eta 18:30ean, gaztelaniaz eta euskaraz, Kike Amonarriz Iortia kultur gunean izanen da, Zelandi Herri Eskolako Euskara Taldeak eta Zelandiko Gurasoen elkarteak gonbidatuta: Si no sé euskera, ¿cómo le puedo ayudar eta Guraso euskaldunak euskararen akuilu eta motore hitzaldiak emanen ditu, euskara zein erdara duten eta D ereduan matrikulatuta dituzten haurrak euskararekin nola lagundu aztertzeko. Planteatutako dituzten galderak: Nahikoa al da gure seme-alabak D ereduan matrikulatzea hauek euskaldunak izan daitezen?, Familiek zer egin dezakegu haurren euskalduntzea bultzatzeko?, Zure haurraren hizkuntza-sozializazioak kezkatzen al zaitu? eta Nolako harremana du zure umeak euskararekiko?. Ver esta publicación en Instagram Una publicación compartida de apyma_zelandi_ge (@apyma_zelandi_ge)
Martxoaren 12an, ostirala, 'Zazpikiak bat' komikiaren aurkezpena eginen dute, Etxarri Aranazko liburutegian. Zazpi sortzailek sortu dute lana, Geuretik Sortuak proiektuaren barruan, eta horietako batek Etxarri Aranazko istorioa jasotzen du
Martxoaren 12an, osteguna, Emakumeak eta kartzela, Iruñeko espetxearen egoera Salhaketa Nafarroa elkartearen hitzaldia izanen da, Ziordiko udaletxeko auzoa, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Martxoaren 8 Emakumearen nazioarten egunaren harira antolatutako egitarauan.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||