Apirilaren 26an, igandea, Aralar Txirrindularitza Taldeak antolatutako I. Arbizuko Udala Emakumezkoen Saria jokatuko da, kadete eta juniorren mailako txirrindularitza lasterketa berria. Juniorrak 10:00etan abiatuko dira Arbizuko plazatik, eta kadeteak 10:30ean. Lasterketa Arbizu, Uharte Arakil eta Ergoiena artean jokatuko da.
Apirilaren 26an, igandea, 13:00etan Gwilym Bowen Rhys Galesko folklore abeslariaren kontzertua izanen da, Pikuxarren.
Apirilaren 26an, igandea, Hodei Magoaren 3 Elementu. Esperientzia Magiko Murgiltzailea ikuskizunaren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Hiru saio izanen dira: 17:00etan eta 19:00etan, euskaraz, eta 18:00etan, gaztelaniaz. Ikuskizun parte hartzailea da, eta hizkuntza ongi ulertzea eskatzen dute. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke, Irurtzungo Udalaren webgunean.
Apirilaren 26an, igandea, 17:00etan, Super Mario Galaxy: la película animaziozko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Super Mario Bros: La película filmaren jarraipena da; Mario eta Luigi anaiek eta Peatch printzesak espazioaren mugetaraino eta galaxian zehar abentura bati ekingo diote. Emanaldia: Apirilak 26, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4 euro).
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etan, argazkilariak erakusketaren inguruko azalpenak emanen ditu.
Apirilaren 24an, ostirala, 18:00etan, Ubunto Co-create elkartearen Gu garelako naiz ni ekimena izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Bestetik, apirilaren 26an, igandea, 18:00etan, Gazte zinema izanen da, Altsasuko kultur gunean.
Apirilaren 26an, igandea, Etxarri Aranazko Amalurra Azoka izanen da; besteak beste, azoka, artile tailerrak, aizkora txapelketa eta animaliak mendira abiatzea izanen da. Azokaren barruan, hilaren 22an, Onintza Enbeitaren liburuaren aurkezpena izanen da, liburutegian.
Apirilaren 23an, 26an eta 27an, osteguna, igandea eta astelehena, Boulevard Sonia Mendez zinemagilaren filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Hiri berri batera joan da bizitzera Hasley, amarekin.Han espero duen azkeneko gauza Lukerekin topo egitea da. Luke aura arriskutsu batean eta iragan tragiko batean nahastuta dago. Bere deabruetan harrapatuta, Luke da Hasleyk beldurra izan beharko lukeen guztia... baina, ezinbestean, erakartzen du. Inguruan dituen itzalak gorabehera, Hasleyk zaurgarritasun eta barne mundu zoragarria deskubrituko du Lukerengan. Emanaldiak: Apirilak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro; 5 euro). Apirilak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro; 6 euro). Apirilak 27, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro; 5 euro).
Apirilaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, Jose Luis Guerin zinemagilearen Historias del Buen Valle filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Vallbona Bartzelonako kanpoaldeko auzo bat da, ibai batek, trenbideek eta autobideek isolatua. Kanpoaldeko auzo bat da, landa mundutik hiri mundurako igarotzea bizi duena, erdigunetik desagerrarazitako bizimoduak zainduz. Bertan, elkarrekin bizi dira lehen migratzaileen etxeak, gerraostearen ondoren iritsi zirenak, eta lo hiriko bloke berriak, migrazio berria biltzen dutenak, txoko xume hori benetako herrixka global bihurtuz. Emanaldiak: Apirilak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro; 5 euro). Apirilak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro; 6 euro).