Irurtzungo martxa zikloturista maiatzaren 9an jokatuko da, izena ematea zabalik dago eta izena emateetan jasotako %10 Nafarroako txirrindularitza eskoletara bideratuko da, tartean Aralar eta Burunda klubetara
Maiatzaren 9an, larunbata, 10:00etatik aurrera, Beti Iaten elkartean, Altsasuko Premodern Liga antolatu dute; PreModern karta joku bat da, eta txapelketa antolatu dute Altsasun. Bost erronda izanen dira, top zortzirik gabe. Gehienez 50 parte hartzaile izanen dira, eta izena ematea 10 eurotan izanen da.
Maiatzaren 9an, larunbata, Koskobilo, ibilbide bat historiaurrera bisita gidatua antolatu dute, Eusfera programaren barruan, Iñigo Aritza eta Txioka ikastolek eta Aranzadi zientzia elkarteak. Bisita 11:00etan hasiko da, Olaztiko Erburua kiroldegian, baina txirrindulaz joateko 10:30ean eginen dute topaketa, Txioka haur ikastolan.
Maiatzaren 9an, larunbata, Olaztiko Maisuenea gaztetxearen XXXI. Urtemuga ospatuko dute. 12:00 Txupinazoa. 12:30 Karropoteoa. 14:30 Bertso bazkaria. 19:30 Mozkor olinpiadak. 23:00 DJ Gaua: DJMister eta DJ Txarli eta El Rata.
Maiatzaren 9an, larunbata, Arbizuko Gazte Asanbladak Inperialismoari su! deitutako egitaraua antolatu du, Argi Bidean. Egunean zehar jasotako dirua Kubara bideratuko da. Hortaz, egitaraua 12:00etan hasiko da, Kubaren egoerarekiko argazki erakusketa batekin. Ondoren, 15:00etan, Elkartasun bazkaria eginen dute. 20:00etan Inperialismoari su herriok burujabetza kontzentrazioa deitu dute, eta gauean, 22:30etik aurrera, Alerta Gorria eta Bulkada taldeen kontzertuak izanen dira.
Maiatzaren 9an, larunbata, 18:00etan, Gozamenez film laburren lehiaketaren Gozagala sari banaketa izanen da, Intxostiapunta gazte gunean.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.