Maiatzaren 10ean, igandea, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Andoin, Toberia, Bigate, Legunbe eta Andoin mendi ibilbidea eginen du; 08:00etan Altsasuko Erkuden kalean duten egoitzan elkartuko dira.
Maiatzaren 10ean, igandea, San Migel eguna ospatuko dute Aralarko santutegian: 09:00 Aralarko santutegira oinez. 12:30 Meza, santutegian. 13:30 Auzatea. 14:00 Bazkaria.
Sakanako Mankomunitateak balioetan oinarritutako txapelketa Olaztin hasi zen
Maiatzaren 10ean, igandea, Munduko Arrozak ekimenaren hamargarren edizioa izanen da, Altsasuko Iortia zabalgunean. Jatekoak lagunduta, aldamenak ezagutzeko pausoak ematera gonbidatu dute.
Maiatzaren 10ean, igandea, 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean, Sukaldaritza amerikarra tailerra izanen da.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.
Maiatzaren 7an, 10ean eta 11n, osteguna, igandea eta astelehena, Michael Jackson musikariaren inguruko Antoine Fuqua zinemagilaren Michael filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: 2009an 50 urte zituela hil zen izar handiaren ondarean sakonduko du Michael filmak, haren lan esanguratsuenetariko batzuen bidez. Emanaldiak: Maiatzak 7, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik: 4,5 euro; egunean: 5 euro). Maiatzak 10, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Maiatzak 11, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).