Maiatzaren 15ean, ostirala, San Isidro eguna ospatuko dute Arakilen, Unanun, Lizarragabengoan eta Arbizun.
Maiatzaren 15ean, ostirala, 17:00etan, Belaunaldien arteko Partxis txapelketa antolatu dute, Altsasuko Gure Etxean, Komunitatea ehuntzen programaren barruan.
Maiatzaren 7an, 8an, 11n eta 15ean, Eusfera Unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat Tauparen egitasmoaren ekimenak izanen dira Irurtzunen. euskaraz izanen dira, Tauparen Eusfera Unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat egitasmoaren barruan, Irurtzungo parkean. Maiatzak 7 osteguna, 16:15Pasaporteen banaketa, eskolako patioan. Maiatzak 8 ostirala, 18:00 Jolasak euskaraz, parkean. Maiatzak 11 astelehena, 17:00Euskonautak sukaldari, Pikuxar elkartean. Maiatzak 15 ostiralaEusfera festa, plazan.
Maiatzaren 15ean, ostirala, 18:00etan, Mitxel Elortzaren haurrei Palestinaren egoerari buruz hitz egiteko Askatasun doinuak ipuinaren eta Aneren abenturak ipuin berriaren kontaketa izanen da, Ziordiko liburutegian, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan.
Maiatzaren 15ean, ostirala, 18:30ean, Jose Manuel Goikoetxea Askorbe Fardel-i omenaldia eginen diote, Una calle en Ancud mahai inguruarekin. Ekitaldia Iortia kultur gunean izanen da, eta Nafarroako EAJk antolatu du.
Maiatzaren 15ean, ostirala, 19:00etan, Nakba -78 urte. Genozidioa stop. Gora erresistentzia mobilizazioa deitu dute, Altsasuko Foru plazan. Mobilizazioaren ondoren, 19:30ean inguru, Patxi Calleiras eta Adur Ramirez de Alda altsasuarrek Flotillan bizi duten esperientzia azaldukodute.
Maiatzaren 11tik 15era, astelehenetik ostiralera, Arbizuko herri eskolak kulturartekotasuna eta elkartasuna lantzeko hainbat ekimen antolatu ditu. Besteak beste, ipuin kontaketak, tailerrak, jolasak eta erakusketa izanen dira.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.