Maiatzaren 20an, asteazkena, 18:00etan, Leire San Martin Marcosen La caza de brujas en Pamplona. Sala del tormento, procesión infamante y hoguera liburuaren aurkezpena izanen da, Arbizuko liburutegian. Sorgin ehizaren inguruko liburuan Dorraoko sorgin baten auzia aipatzen da. Liburua Katakrak-ek argitaratu du eta Silvia Federici filosofoak idatzi du hitzaurrea.
Maiatzaren 20an, asteazkena, 'Indarekeria matxistari aurre egin' elkarretaratzea deitu dute. "Matxismoaren kontrako kontzientziazio lana eta borroka beharrezkoa" dela esan du Itaiak.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 20an eta 27an, asteazkenak, Altsasuko azokan, Zelandi herri eskolak elkartasun azoka eginen du, Iortia zabalgunean. Egitasmoa Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan eginen dute, 10:00etatik aurrera, goizean zehar.
Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.
Maiatzaren 13an eta 20an, asteazkenak, 17:00etatik 19:00etara, Uharte Arakilgo udaletxean, Diziplina positiboa: seme-alabekin harreman eta komunikazio modu gisa gurasoendako tailerra izanen da, Kamy Mateo Kamynandoko kidearen eskutik. Gizarte Zerbitzuak eta Guraso Elkarteak antolatu du hitzaldia, eskolaren laguntzarekin.