Maiatzaren 23an, larunbata, 10:00etatik aurrera, XV. Munduko Arrozak ekimena izanen da, Irurtzungo Foru plazan, Kulturen arteko IV. Elkartasun zikloaren barruan. Maroko, Senegal, Venezuela, Cadiz, Ekuador, Sakana Harrera Harana, herriko emakumeak, Atakondoa ikastetxea eta Pikuxar elkartea izanen dira arrozgileak. Musika zuzenean eta sorpresak izanen dira, eta 13:30ean arrozak dastatzeko unea izanan da.
Irantzu Gonzalez Dantza Eskolak txapelketa denboraldia amaitu du, eta maiatzaren 23an, larunbata, lehiaketetan parte hartu dutenen erakustaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Itsasi Euskaltegiak 30 urte bete ditu eta maiatzaren 23an, larunbata, ospatuko du. 12:00etan urteurren festarako azken ukituak emateko bilduko dira, eta 13:30ean bemuta izanen da. 15:00etan gala bazkaria izanen da, eta arratsaldean, 18:30etik aurrera, Boletus Rumberus DJak Haritza Tabernan festa girotzen izanen dira. Janzkera kodea jarri dute: dotore.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.
Maiatzaren 23an, larunbata, 18:00etan, Amaia Bootsen jauzi boten saioa izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Igandean, hilaren 24an, gazte zinema izanen da, Altsasuko gazte txokoan.