Maiatzaren 24an, igandea, 18:00etan, Mitxel Elortzaren Askatasun doinuak ipuin kontakizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean, Kulturen arteko IV. Elkartasun Zikloaren barruan.
Maiatzaren 24an, igandea, Etxarri Aranazko Abesbatzaren Udaberriko kontzertua izanen da, herriko elizan.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.
Maiatzaren 23an, larunbata, 18:00etan, Amaia Bootsen jauzi boten saioa izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Igandean, hilaren 24an, gazte zinema izanen da, Altsasuko gazte txokoan.