Uztailaren 3an, ostirala, 20:00etan, Santi El Mago magia ikuskizuna izanen da, Etxarriko kanpinean.
Uztailaren 3an, ostirala, Olaztiko Herri Mugimenduak Ostiral kañeroa egitaraua antolatu du, Memoria parkean. 20:00etan pintxo poteoa, barbakoa eta Migura, ArdL bitxiak eta Ainara makrameren artisau postuak izanen dira, baita haurrendako jolasak ere. 20:30ean Irati eta Ekhiñe abeslarien kotznertua izanen da, eta 22:00etan The Karkamals taldearen kontzertua. Argazkia: San Migel festetako azoka. ARTXIBOA
Uztailaren 3an, ostirala, 20:30etik aurrera eta gauerdira arte, Ur festa goxoa izanen da, Lakuntzako igerilekuetan, Goza Bizi Sakanan programaren barruan. 12 urtetik gorako gazteei bideratutako ekimena da, 5 euro ordaindu beharko dute, eta antolakuntzak bokata eta freskagarria uztailaren 2a baino lehen aukeratzea eskatu du. Ekimena Lakuntzako Udalak, Etxarri Aranazko zonaldeko gizarte zerbitzuak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute.
Uztailaren 3an, ostirala, 22:00etan, Jumelage runba taldearen kontzertua izanen da, Irurtzungo Barazkigunen. Taldeak Euskal Herriko abesti mitikoak runbarekin interpretatzen ditu.
Uztailaren 4tik 8ra, larunbatetik asteazkenera, San Pedro festak ospatuko dituzte urdindarrek. Igandean ermitara erromeria eginen dute.
Uztailaren 3an eta 4an, ostirala eta larunbata, Sakanako Kontseilu Sozialistak Eten ez den haria, Gerra Zibila Goierri eta Sakanan oroimena borroka eraiki jardunaldiak antolatu ditu; hitzaldiak, musika emanaldia eta mendi martxa izanen dira.
Uztailaren 3etik 5era, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte festak Lizarragabengoan.