Irailaren 13an, igandea, 19:30ean, Bidenabar talde baztandarraren kontzertua izanen da, Pikuxar plazan. Hiru musikarik osatzen dute taldea, eta diskoaren aurkezpena eginen dute Irurtzunen. Aurretik, 12:00etan, Pikuxarrek udan antolatzen duten postalak euskaraz txapelketaren zozketa eginen dute, tabernan. Argazkia: ERRAN.EUS
Irailaren 10etik 14ra, ostegunetik astelehenera, ospatuko dituzte festak altsasuarrek. Aurten festen hasierako suziria Gure Etxea eraikinetik botako dute; Osasun Publikoaren Defentsa plataformak eta Komunitatea Ehuntzen egitasmoak piztuko dituzte festak.
Irailaren 13an, igandea, XIII. Arakilgo eta Irurtzungo Bertako Ganadu azoka izanen da, Irurtzunen. Aurretik, irailaren 11n, ostirala, bertako azokaren egitarauaren barruan, Euskal Herriko Ardo Dastaketa izanen da, Hiriberri Arakilen.