Irailaren 25ean, ostirala, 17:00etan, Tramankulu mintegia eta jolasak izanen dira, Irurtzungo Gernika plazan, Aizpea euskara taldeak antolatuta, Pikuxar, Irurtzungo Udala eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Irailaren 25ean, ostirala, 18:00etan, Trheshold piezaren erakustaldia eginen du Idoia Rodriguez dantzari iruindarrak, Adrian Herrerarekin batera. Irailean zehar sormen egoitza egin du Iortia kultur gunean; sormen prozesuan ikerketa lana eign dute eta lanaren lehenengo urratsak eman dituzte. Emanaldiaren ondoren ikusleekin solasaldia eginen dute.
Irailaren 25ean, ostirala 19:00etan, La luz de la memoria 35 urtez suhiltzaile izandako Aingeru Mindegia Etxeberriaren liburuaren aurkezpena izanen da, Lakuntzako udaletxean. Lamiñarra argitaletxeak argitaratu du eta Mindegiaren bizitza kontatzen du. Aurkezpenarekin batera, ostegunean eta ostiralean Mindegiaren margolanen erakusketa ikusteko aukera izanen da. Argazkia: ERRAN.EUS
Irailaren 25etik 27ra eta 29an, San Migel eguna, ospatuko dituzte Mikel Deuna festak Uharte Arakilen.
Irailaren 25ean,ostirala, 17:30ean, Lakuntzako gaztetxean, eta hilaren 27an, igandea, 18:00etan, Altsasuko Foru plazan, Elizondo urriaren 9tik 12ra Elizondon eginen duten Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpenak eginen dituzte. Lakuntzan kirol erakustaldia eta aurkezpena izanen dira, eta Altsasun aurkezpenaren ondoren postre dastaketa eginen dute.
Irailaren 25ean, otsirala, 18:00etatik 01:00etara, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunearen ikasturte hasierako irekiera festa ospatuko dute. Besteak beste, bubble balls, afaria eta DJ Deathbassekin musika izanen dira, 3 eurotan.
Irailaren 25etik 27ra eta 29an, San Migel egunean, festak ospatuko dituzte Olaztin.