Urriaren 3an, larunbata, XLIV. Urabasako Igoera antolatu du Sakana Motorsportek. Urriaren 2an, arratsaldean, itxiko dute errepidea.
Urriaren 3an, larunbata, 18:30ean, Zirika Zirkusen ikuskizun berria izanen da Lakuntzako kultur etxean: Sinfonika Afonika. Sarrera doakoa izanen da; kultur etxea erabiltzen uzteagatik eskertze moduan eskainiko du konpainiak emanaldia. Amaia Leoz, Luis Lainez Boli, Irati Aldaya eta Ainhoa Juaniz dira ikuskizuneko pertsonaiak; Juanizek azaldu zuenez, hiru kide behar ziren, baina bera egotea nahi zuten ere, baina berak ez zuen parte hartu nahi. Azkenean, "pululatzen" joaten da bere pertsonaia. Sinfonika Afonika oso clown diren zenbaki "oso onak" ditu, baita zirku "potentea" ere.
Urriaren 1etik 5era ospatuko dute gaztetxearen urteurrena Altsasun.
Urriaren 2an eta 3an, ostirala eta larunbata, 18:00etatik aurrera, Ping pong txapelketa antolatu dute, Intxostiapunta gazte gunean. Bestetik, igandean, 18:00etatik aurrera ere, proposamenak egiteko aukera izanen da Altsasuko gazte txokoan. Aurreko asteburuan egin zuten denboradi berriari ongietorria emateko festa.
Urriaren 3an eta 4an ospatuko dituzte Etxarri Aranazko feriak. Bezperan, ostiralean, EGAk antolatutako musika saioa izanen da ere. Igandea goizean artisau eta ekoizleen azoka, Mendira Joan Etorria lasterketa eta beste izanen dira, plazan.