Astelehenetan, 11:00etan, Paseo osasungarriak eginen dituzte, Altsasuko Osasun Etxetik, Komunitatea ehuntzen egitasmoaren barruan. Ekimena irekia da, parte hartu nahi duena deialdiaren orduan osasun etxera joan behar da.
Astelehenero, 12:00etan, Sakanako petsiodunen plataformaren Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea deitu dute. Altsasuko Udaletxearen parean eta Zumalakarregi plaza dira kontzentrazioak, astelehenero toki batean. Urriak 12: Zumalakarregi plazan Urriak 19: Udaletxearen parean Urriak 26: Zumalakarregi plazan
Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Los Javis zinemagileen filmaren hainbat emanaldi izanen dira Iortia kultur gunean: urriaren 1ean, 4an bi saio, 6an, 8an, 11n, 12an, 15ean, 18an eta 19an.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||