Urriko asteartetan Sakanako Mankomunitateak eta Erabili elkarlanean eta Hondakin Funtsak finantziatuta joskintza tailerrak antolatu dituzte Bakaikun, Lakuntzan, Urdiainen eta Etxarri Aranatzen; tailerrak 16:00etatik 19:00etara izanen dira, Etxarrin izan ezik, 16:30etik 19:30era izanen dela. Izena emateko: info.hondakin@sakana-mank.eus, 900 730 450 telefonora deitu edo 674 144 114 telefonoan Whatsapp bidez. Herriko biztanleek lehentasuna izanen dute, eta edukiera mugatua da. Urriak 6, Bakaikuko udaletxean. Estanpazio tailerra: ehun pinturekin hostoekin eta landareekin estanpazioak sortu. Urriak 13, Lakuntzako udaletxean. Josteko makina erabiltzen ikasteko tailerra: kartera edo poltsatxoa eginez. Urriak 20, Urdiaingo udaletxean. Josteko makina erabiltzen ikasteko tailerra: kartera edo poltsatxoa eginez. Urriak 27, Etxarri Aranazko kultur etxean.Artilearekin brodatu tailerra: hainbat puntada erabiliz arropak apaindu eta konpondu.
Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.