Orkestrako musikariak irakasle

Guaixe 2015ko mar. 25a, 11:01

Hala aritu ziren atzo Nafarroako Orkestra Sinfonikoko bost musikari Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleekin. Zeharkako txirulako irakasle egun batez Xavier Relats izan zen. Biolin irakaslea Anna Siwek. Javier Ingles aritu zen klarinetea eta saxo ikasleekin. Bonbardinoari eta tronboiari buruzko klasea Santiago Blancok eman zuen eta perkusiorena Javier Odriozolak. Aurreneko lauak ikasgaiak eskolan bertan izan ziren eta azkena Iortia kultur guneko erabilera anitzeko gelan. Ordu eta laurden batez ikasleek irakasle berezien esanak adi entzun zituzten eta euren zalantzak haiekin argitzeko aukera izan zuten.

Gaur arratsaldean, David Johnstone, Carlos Frutuoso eta Lara Vidal biolontxelo-joleak Josefina Arregi klinikan (16:00etan) eta Aita Barandiaran adinduen egoitzan (18:00etan) ariko dira.

Egitaraua
G. Tartini             Adagio Cantabile
L.V Beethoven     Trio Op. 87   
W. Lutoslawsky    Gaik
M. Jarre              Dr. Zhivagoko Lararen pieza
S. Myers             The Deerhunterko Cavatina
D. Stubbs           Jazz Tchaikovsky
G. Kahn y W. Donaldson     Making Whoopee