Engañako tunela, espedientea. Proiektu hori da Txuspo Poyo Mendiak diru-laguntzarekin garatuko duena. Kantabria eta Burgos arteko tren tunel horrek 7 km luze du. 1942 eta 1959 urteen artean eraiki zuten eta bi trenbide hartzeko gaitasuna du. Baina sekula ez da erabili. Poyok tunelaren eraikuntzaren inguruko ikerketa eginen du.
Errealaren, sinbolikoaren eta imajinarioaren arteko errepresentazio ereduetan paisaiaren eraikuntzari buruzko ikuspegi garaikidea ematea da altsasuarren asmoa. Mekanismo horien bidez belaunaldien memoria bihurtzen da. Bideo-arte lan hori “tunelaren adimenaren zulora sartu eta jaisten da, atmosfera irreala sortuz, espazio ahaztu eta galduen barruan psikikoa eta soziala lotzeko asmoz”. Bideoartea egiteko Poyok camara termikoa, drona eta animalia gainean jarritako kamara aleatorioa erabiliko ditu.