Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuak denda txikien alde egindako kanpainarekin bat egin du eta erabaki du kanpaina hartako publizitate spota Iortia kultur gunean film bakoitzaren emanaldi bakoitzaren aurretik proiektatzea. Denda txikiek herriarendako duten garrantzia azpimarratu du Javier Ollo Martinez alkateak. Altsasuko Dendari Elkarteko Igone Prietok udalaren ekimena eta elkarlanerako jarrera eskertu ditu. Dendek herriari bizia ematen diotela nabarmendu du ere.
2015 abe 14 Altsasu