Beste musikekin gozatzen

Guaixe 2016ko mai. 11a, 16:39

XII. Europako Musika Eskolen Jaialdiaren egoitzetako bat izan zen Altsasu asteburuan. Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako musika eta dantza ikasleen, Erkudengo Ama abesbatzaren eta Burundar Txistularien emanaldiekin batera atzerriko musikak entzuteko aukera izan zen Burunda pilotalekuan.  Koloniako (Alemania) Rheinische Musikschule Kölnde musika eskolako gazte haize orkestra sinfonikoaren interpretazio egokiarekin ostiralean. Larunbatean, berriz, Toskanako Pratoko (Italia) Guiseppe Verdi musika eskolako abesbatzak eta orkestra izan ziren entzuleen gozagarri.  Szombathelyko (Hungaria) Bartok Bela Zeneiskola musika eskolaren instrumentu tradizionalen taldeak ekialdeko musikaren berezitasunak ekarri zituen Burundara. Ostiralean, arratsaldez zenez, jende gehiago bildu zuen Emusik-ek. Larunbat goizean asistentzia txikiagoa izan zen.